jueves, 3 de diciembre de 2015

Windows Movie Maker (1)

WINDOWS MOVIE MAKER

ZER DA?

Bideo-ediziorako programen bidez, bideo ezberdinak moztu eta batu daitezke eta efektuak, irudiak eta musika gehitu dakieke bideo ikusgarriak sortu ahal izateko. Bideoa editatzeko programa asko dago. Horretako bat Windows Movie Maker dugu.

Esan bezala, Windows Movie Maker, Windows sistema eragileak dakarren bideo ediziorako programa da. Aurrez esan bezala, Windows Movie Maker programak, audio, irudi estatiko (argazki), bideo eta musikarekin lan egiteko aukera ematen digu, hauen arteko konbinazioak eginez nahi dugun proiektua sortzeko.

Windows Movie Maker programarekin lanean hasteko bi aukera ditugu. Bideo kamera batetik irudia kapturatzea edo gure ordenagailutik fitxategiak inportatzea. 

FITXATEGIAK INPORTATZEA

Gure proiektuan erabiliko ditugun artxibo guztiak ordenagailuan baditugu, hauek inportatu egingo ditugu. Horretarako ezker aldean daukagun “Importar colecciones…” aukera klikatu beharko dugu.




WINDOWS MOVIE MAKER PROGRAMAREN INTERFAZA

Programa honetan, 4 elementu garrantzitsu aurkituko ditugu:

  • ·         Menua eta tresna barra
  • ·         Atazen (tareas) eta kolekzioen panela
  • ·         Denbora lerroa
  • ·         Aurrebistaren leihoa 

Denbora lerroari dagokionez, bi aukera eskaintzen dizkigu: alde batetik, gidoi grafikoa erakusten digu eta bestetik, denbora eskala.

EDIZIOA

Edizioan, planoak sortuko ditugu klipen bidez. Baliogarria zaiguna aukeratu eta honen iraupena doituko dugu. Denbora doiketa hau egiteko, klipa aukeratu eta denbora lerrora arrastatu beharko dugu bertan nahi dugun iraupena emanez.




Klipak bata bestearen atzean jartzen ditugu amaierako bideoa sortuz. Modu berean musika eta audio klipak arrastatu ditzakegu eta denbora lerroan nahi beste moztu edo luzatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario