Astekaria

2015eko abenduaren 18a


Azkenengoz gaur azken klase eguna izan da. Irakasgai honekin bukatzeko talde bakoitzak bere lanaren aurkezpena egin du. Atzo bi talde aurkeztu zuten jada, eta beraz, gaurkoan besteei egokitzen zitzaigun. 

Gure aurkezpena hurrengoa izan da: 






Behin aurkezpen guztiak eginda Sites-a hobetzeko edo txukuntzeko denbora izan dugu, lana guztia bukatutzat emateko. 



2015eko abenduaren 17a


Gaurkoan aurkezpenekin hasi gara, baina bakarrik bi talde egin dute erakusketa. Hauek ikusteak lagundu digu gure aurkezpena egiterako orduan, hasieran ez genekielako nola hasi; eta gainera jakin ahal izan dugu zeintzuk diren jarri behar diren atalik garrantzitsuenak. 

Aurkezpenak orokorrean nahiko interesgarriak izan dira eta haien proposizioak edo proiektuak martxan jartzea pena merezi duela uste dut.  

Behin hauek amaituta, denbora izan dugu bai gure Sites-a bukatzeko, bai gure aurkezpenaren PPT-a egiteko eta bakoitzaren atala banatzeko, bihar honen erakusketa baitaukagu. 

2015eko abenduaren 11a


Gaur robotikaren inguruko hitzaldia izan dugu. Eta nahiz eta egon ezin izan, oso klase interesgarria eta dibertigarria izan dela esan didate; eta hori entzunda pena handia eman dit ez egoteak. 


Zer da "robotika"?


"Robotika' roboten zientzia eta teknologia da. Roboten diseinuaz, aplikazioetaz eta manufakturazioaz arduratzen da. Robotikak hainbat gai konbinatzen ditu, hala nola mekanika, elektronika, informatika, adimen artifiziala eta kontrol ingeniaritza. 

Robotikaren beste zenbait arlo garrantzitsu aljebraautomata programagarriak eta egoera-makinak dira.

                           


2015eko abenduaren 10a


Sites-arekin jarraitu dugu ostegun honetan, hurrengo astean proiektuaren aurkezpena baitaukagu. 

Gaurkoan 5.8 aktibitatea amaitu dugu, hau da, "egoera birdefinitu" atala bukatu dugu. Horretarako proiektua landuko dugun ikastetxearen testuingurua pentsatu behar izan dugu: inguru soziala, errekurtso digitalak, ikastaldea (ikasle kopurua, maila, klasean dagoen ekipamendua...), gurasoen funtzioa…

 Behin atal hori bukatuta hurrengoarekin hasi gara (5.9)Azken hau oso luzea zenez, ez digu denborarik eman klasean amaitzeko eta eginbeharrak banatu ditugu etxean bukatu ahal izateko, biharko klase praktikoa ez daukagu-eta. 

2015eko abenduaren 3a 



Aste honetan Dal edo Modulu astea izan dugu berriz ere. Horregatik ez dugu ez klase praktikorik ez klase magistralik izan. Hala ere, blogarekin jarraitu dut, sarrera gehiago egiten eta proiektu berriak bilatzen. Gauza berriak aurkitu ditut eta, niretzat gutxienez, oso interesgarriak. Begiratu ea gustatzen zaizkizuen! Zuen interesekoa izatea espero dut. 

2015eko azaroaren 27a


Atzo ez genuen klaserik izan, greba izan genuelako. Gaur, aldiz, proiektuarekin jarritu dugu. Klasean gutxi geunden, baina hala ere, ariketetekin jarraitu behar izan dugu. Klase hasieran irakasleak egin behar genituen ariketak azaldu ditu, eta behin azalpenak amaituta lanean jarri gara.

Hasiera batean banakako lana egin behar izan dugu, web orri batzuetan arakatuz eta fitxa batzuk betez. Gero, ariketa hauek sites-esera igo ditugu eta taldeka jarri ditugu. Hala ere zerbait aldatu beharko dugu ariketa guztiak hobetzeko. 

2015eko azaroaren 26a




Ostegun honetan ez dugu klase praktikorik izan, ikasle greba baikenuen. Baina nahiz eta klasera ez joan blog-arekin jarraitu dut. Bihar seguruenik proiektuarekin eta sites-arekin jarraituko dugu.  







2015eko azaroaren 20a


Gaurkoan proiektuarekin jarraitu behar izan dugu. Kasu honetan, klasea hasi bezain pronto bideo bat ikusi dugu, gaitasun digitalari buruz zihoana. Bertan, gaurko egunetan gaitasun digitala lantzeko beharrezko bost konpetentziak agertu dira bakoitzaren garrantzia azalduz. Ondoren, ikusitakoari buruz, hau da, gaitasun digitalari buruz mapa kontzeptual bat egin dugu eta proiektuaren beste atal bat zenez, sites-era igo behar izan dugu. 

Klase bukaeran web orri berri bat aurkitu dugu, "Delicious" izenekoa, eta bertan kontu bat ireki dugu.

Zer da Delicious? 

Delicious Webeko markatzaile sozialak kudeatzeko zerbitzua da.Klasikoki arakatzailean gordetzen ziren markatzaileak gehitzeko aukera ematen du eta folksonomiak izendatutako etiketatze-sistema batekin kategorizatzea (etiketak, tag-ak).
Webguneak gorde bakarrik ez, Delicious-eko beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ere ematen du, eta zehazteko ea zenbatek duten esteka bat beren markatzaileetan.
Bere arrakastaren sekretuetako bat izan daiteke bere interfazearen erraztasuna, oso HTML sinplea eta URL sistema irakurgarri bat erabiltzen dituena. Gainera web sindikazio-zerbitzu malgu bat dauka RSS-ren bitartez, eta Delicious-ekin lan egiten duten aplikazioak azkar sortzea baimentzen duen API bat.



Oso aukera ona iruditzen zait edonoiz edonon markatzaileak gure esku izateko, eta beraz, beti nahi ditugun web orrietan sartzeko aukera izateko. 


2015eko azaroaren 19a


Azaroko aste honetan, aurreko klasean bezala taldeka bildu gara. Hasteko entregatu beharreko lanarekin jarri dugu, (“zer egingo dut iktak ikasgelan txertatzeko?”). Taldeak pasaden ostiraleko berdinak izan dira eta proiektuarekin jarraitu dugu lanean. Horretarako lehenik eta behin sites komun bat ireki dugu. Irakasleak azaldu digu priektua aurrera eramateko zein pausoi jarraitu beharko dugun. Beraz, lanaren kronogramarekin eta proiektuaren mapa kontzeptualarekin hasi dugu.  

Zer da sites bat? 

Google Sites doako eta lineako tresna da eta taldeko webgune bat oso erraz sortzeko aukera ematen du. Orrialde honetan testuak edo ikus-elementuak sar daitezke, hala nola, bideoak, aurkezpenak edo fitxategi erantsiak. Google Sites Google-ek sortutako tresnetako bat da eta tresna horiek euren artean lotuta daude; esaterako, Gmail (posta elektronikoa), Picasa (argazki-galeria), Google Docs (dokumentuak linean) eta Google markako beste hainbat zerbitzu.



Ez da sites bat zabaltzen dudan lehen aldia eta nahiko erraza iruditu zait erabili dudan bakoitzean. Beraz, espero dut web orri honekin zailtasun askorik ez izatea.

2015eko azaroaren 13a

Gaurko egunean proiektuarekin hasi gara. Lehenik eta behin taldeak egin ditugu, lau edo bost pertsonako taldeak. Behin hori eginda, banaka jarri gara lanean zenbait artikulu irakurtzen, zein arazo izan dezakegun jakiteko. Honen ostean, taldean jarri eta taldeko arauak eta taldekide bakoitzaren rolak sailkatzen saiatu gara. Azken hau bukatu ez dugunez gero, hurrengo egunerako bakoitzak taldeak zein rol beteko duen pentsatuta ekarri beharko dugu. 

Egia esateko, nire ustez oso talde ona tokatu zait eta espero dut proiektua zailtasun askorik gabe aurrera atera ahal izatea. Oraingoz arte ez dute asko azaldu, soilik hurrengo egunean talde-fitxa bat egin behar izango dugula eta proiektua egiteko ideiekin hastea. Ia inongo arazorik ez dugun. Hurrengo astera arte!!




2015eko azaroaren 12a
 
 Hirugarren astea blogarekin jada!!! Nork esango zidan? Hasieran apur bat kostatu zitzaidan, baina dirudienez hobetzen noa eta IKT-en inguruan asko ikasten ari naiz. 
 
Aste honetan Word programa erabiltzen ikasi dugu. Programa hau sarritan erabili izan dut eta DBH-ko hirugarren mailan hiruhileko oso bat eman nuen hau erabiltzen ikasten. Hala ere, ez nekien zenbait gauzak posible zirela egitea; hala nola, markagailu bat jartzea edo aurkibide bat automatikoki egitea.Klasea bukatu baino lehen, bikoteka jarri ginen eta word-ari buruz zer ikasi genuen frogatzeko ariketa bat landu genuen. Ez zen oso zaila izan egia esateko, eta gainera, binaka izanda batek ez zekiena besteak zekien.





2015eko azaroaren 5a

Aste honetan Dal edo Modulu astea izan dugu. Horregatik ez dugu ez klase praktikorik ez klase magistralik izan. Hala ere, blogarekin jarraitu dut, sarrera gehiago egiten eta proiektu berriak bilatzen. Gauza berriak aurkitu ditut eta, niretzat gutxienez, oso interesgarriak. Beraz, zuek ere ikusteko eta haiei buruz jakiteko "Materialak-Proiektuak" deituriko erlaitzan informazioa jarri dizuet. Zuen interesekoa izan dadila espero dut. 


2015eko urriaren 30a

Asteko azken eguna izanda, bloga bukatzeko azken minutuak izan ditugu.  Zer falta zitzaigun jakiteko gidan ezinbesteko elementuak begiratu behar genituen, eta bloga betetzeko hauek gehitu. 

Astearekin amaitzeko eta jada blogarekin denbora asko egonda, taldeka galdetegi bat bete dugu. Gero, talde bakoitzeko batek arbelera ateratzen zen galdera bat erantzuteko. Taldeka izanda errazago izan da erantzunak topatzea, baina bestela, galdera batzuei erantzunteko zailtasunak izango nituzke. 


2015eko urriaren 29a


Ostegun honetan, blogean bideoak eta powerpointak sartzen ikasi dugu. Hainbat orrialdeetatik sartu ditzakegu bideoak, baina ezagunenak Youtube edo Vimeo dira. Honekin batera, "Creative Commons" delakoa jarri dugu ere blogean. "Creative Commons" blogeetarako lizentzia bat da, aukera ugari eskaintzen dituena: profila publikoa edo pribatua izan dadila; norbaitek zure testuak kopiatzeko aukera izatea, inork ere ez; ... Nire ustetan, HTML erabiltzen ikasi dut, eta egia esateko, oso erraza dela iruditzen zait. Ikusi behar dugu nola moldatzen naizen gauza zailagoekin. 

         





2015eko urriaren 24a


Aste honetako azken praktika izanda, blogaren pertsonalizazioarekin bukatu dugu; musika jarri dugu, erloju bat, egutegia, ... Benetan polita geratu dela uste dut, nahiko atsegina. Disenuarekin amaitzeko bakoitzak nahi zituen ezaugarri gehiago sartu ditu, baina hauek ez ziren beharrezkoak. 



2015eko urriaren 23a


Aste honetan bloga zabaldu dugu. Oraindik ez dut oso ondo menperatzen baina espero dut ikastea. Blogaren diseinuarekin hasi gara, eta hura sinpleegia izatea nahi ez bazenuen aldaketa asko egin behar zenituen. Pixka bat kostatu zait eta ez ditugu aldaketetan asko sakondu, soilik errezena egin dugy. Seguruenik bihar aldaketa gehiago egingo ditugu, diseinuan gehiago sakonduz.

Aukeratutako gaia teknologia berriak izan da, nire ustez gaur egun oso beharrezkoak direlako eguneroko bizitzan, eta ez zaie behar duten garrantzirik ematen. Gainera, Lehen Hezkuntzan irakasgai aspegarri bat bezala hartzen dute, eta hemen ikusiko dugu nola lan eginez dibertitu ahal gara ere.








2015eko urriaren 16a

Lehenengo astearekin jarraituz, hasiera zenez, gmail-arekin aritu gara. Ez da oso zaila izan, izan ere, egunero gabiltza gmail-a eta drive-a erabiltzen talde lanak egiteko. Hala ere, etiketak jartzen eta emaila azkarrago bilatzeko argibideak eman dizkigu, horrela berehala nahi dugun mezuarekin topatzeko. 


Geroago, binaka galdetegi bat egin dugu, nire kasuan Hilariorekin bete dut. Ez da oso zaila izan, galderak nahiko ondo ulertzen ziren eta erantzunak ez jakitekotan Interneten bila genitzakeen.



2015eko urriaren 15a

Aste honetan, irakasgaiaren aurkezpena izan dugu. Azaldutakoa ez dirudi oso zaila, baina dena egiteko denbora asko behar izango dugula dirudi. Lehenengo saioan, eskoletan IKT-ek duten erabilerari buruz hitz egin dugu, eta bakoitzak izan duen esperientza haiekin: eskolan erabiltzen zituzten ala ez, nola eta noiz erabili dituzte, zenbateko garrantzia ematen zaien, ...

Klasea amaitzeko bakoitzak ikasle fitxa bat bete dugu, gure datu eta argazki batekin, irakasleak gure berri izateko. 

1 comentario: