viernes, 4 de diciembre de 2015

Windows Movie Maker (2)

TRANTSIZIOAK

Plano ezberdinen artean trantsizioak kokatu ditzakegu. Erabilienak sarrerakoak eta irteerakoak izaten dira. Sarrerakoa bideoaren lehenengo planoa lotzen du. Irteerakoak berriz, bideoko azkeneko planoa lotzen du. Trantsizioak egiteko aukera asko daude eta guzti hauek “Ver transiciones de video” barruan kokatzen dira:  



Hauek aplikatzeko, denbora lerrora arrastatu eta “transición” pistan lotu nahi ditugun bi planoen artean kokatu beharko ditugu.

BIDEO EFEKTUAK

Bideo efektuak irudiei atxikitzen dizkiegun filtroak dira, oinarrizko irudia bisualki desberdin eginez. Movie Maker programak efektu ezberdinak aurkezten dizkigu aukeran.
Kolekzio paneletik (“Efectos de video”) nahi duguna aukeratu eta denbora lerroan dagoen kliparen gainean kokatu beharko dugu. Izar bat ageriko da kliparen gainean efektua duela adierazteko.



TITULAZIOAK

Egin beharren panelean “Crear títulos o créditos” klikatu. Bi motatako tituluak izan ditzakegu.
Aukera hauetako bat hautatu ondoren, izenburua idazteko eskatzen digun pantaila batera pasatu gara. Behin nahi dugun testua sartuta, letra tipoa eta kolorea alda ditzakegu edota honek duen animazio lehenetsia.

BIDEOA AMAITZEKO

Behin edizioa bukatuta, filmean (pelikulan) bihurtu behar dugu proiektua. Orain arte egin dugun bakarra instrukzioak ematea izan da, orain, instrukzio horiek film definitiboan bilakatu behar ditugu.
Movie Maker programak aukera desberdinak ematen dizkigu:



Gure beharretara hobekien egokitzen den aukera hautatu: gure ordenagailuan eta “mejor calidad” izaten da egokiena. Windows Movie Maker-ek bideo-formatu bakarra erabiltzen du, WMV hain zuzen ere.

BIDEO-FORMATUAK ETA KONPRENSIOA

Bideo-formatua bideoaren informazioa ordenagailuan gordetzeko modua da. Bideoerreproduzigailu bakoitzak bideo-formatu batzuk erreproduzitu ditzake soilik.
Bideo formaturik ohikoenak hauek dira:




Bideoaren konpresioa (CODEC), bideo-formatu bat konprimitu ahal izateko erabiltzen den algoritmo edo prozesua da. Bideoa konprimitzea ezinbestekoa da sortutako fitxategiak txikiagoak izan daitezen eta gutxiago bete dezaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario