IKASYS
LH 3tik DBH 3ra arte egiten den proiektu bat da.
Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) alorrean 15 urte baino gehiagoko eskarmentua metatua du eta euskarazko eta euskal kulturan ardaztutako software kurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izan da. Honela, eskola-gestioari zuzendutako aplikazio informatiko propioak sortu, esperimentatu, burutu eta berritzera iritsi da eta eskola erkidegoaren baitako komunikazioa errazteko aplikazioak sortzen eta eguneratzen ere jarraitzen du.
Ikastolen IKT planak bi helburu orokor definituak ditu. Lehenengoa, derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek, garatu beharreko gaitasunen artean oinarrizko IKT konpetentziak barneratuak izatea eta IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea lortzea. Bigarrena, IKTak txertatuz, ikastolen antolaketa eta kudeaketa eredu egokiak arakatu eta proposatzea.
Lehenengo helburuarekin lotuta eta ekoizpenarekiko ardura edozein IKT planaren zutabe nagusia izanik, Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen bitartez, irakaskuntza-hezkuntza prozesuan lagunduko duten eta Ikasmaterialgintza Proiektuarekin bat datozen baliabide kurrikularrak sortzen ari dira. Marko honetan koka dezakegu Ikasys Proiektua.
EKI PROIEKTUA
Euskara, Gizarte eta Natur arloetan garatzen da, eta aurrekoa bezalako metodologia eta helburu berberak ditu.
TXANELA PROIEKTUA
Lehen hezkuntzan Ingurune eta Euskara arloetan ikaskuntza prozesuan teknologia berriak txertatzeko proiektua dugu hau. Horrela, ikasleak, web aren bidez, beraien ikasketarako lagunduko dien multimedia materiala eskura dute, beraien artean eta irakasleekin komunikatzeko e-mail zerbitzu propioa erabiltzen dute eta beraiek produzitzen dituzten lanak (argazkiak, testuak, aurkezpenak, audioak, bideoak...) blogen bidez argitaratzen dute.
Proiektu honen helburu nagusiak bi dira. Batetik, metodologia aldetik aurrera beste pausu bat ematea eta bestetik, teknologia berri hauen aurrean ikasleak ikusle soilak izaten utzi eta ekoizle bihurtzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario