viernes, 27 de noviembre de 2015

GIMP Programa (2)


TRESNA-BARRA

1. AUKERAKETA TRESNAK

Aukeraketa-tresnei esker irudi batean aukeratu dugun eremu jakinari soilik aplikatuko dizkiogu aldaketak, hala, irudiaren gainerakoa ez dugu aldatuko ustekabean. Ebakitzeko, ezabatzeko edo kopiatzeko ere eremuak aukeratuko ditugu. GIMPek hainbat tresna eskaintzen ditu forma konplexuko objektuak aukeratu ahal izateko. 

Aukeraketa tresnak 

  • Aukeraketa angeluzuzena eta eliptikoa
Aukeraketa angeluzuzen eta eliptikoko tresnei esker oinarrizko formak dituzten aukeraketak egin ditzakegu, hala nola laukizuzenak, karratuak, zirkuluak eta elipseak. Oso erabilgarriak dira, aukeratuko ditugun eremu askok forma horiek baitituzte.

Eliptikoa eta angeluzuzena

“Aukeraketa angeluzuzena” edo “aukeraketa eliptikoa” ikonoaren gainean klik egingo dugu, behar dugunaren arabera. Gero saguaren erakuslea aukeratu nahi dugun irudiaren, zatiaren ertzean jarriko dugu. Posizio horretan ezkerreko botoia sakatuko dugu eta saguko botoia askatu gabe, diagonalean arrastatuko dugu, manipulatu nahi dugun eremua perimetratu arte.
  • Aukeraketa lausoa 
Aukeraketa lausoaren tresnarekin, edo eremu jarraituen aukeraketako tresnarekin, antzeko kolorea duten eremuak aukera daitezke.  

Lausoa

Tresna hau oso erabilgarria da antzeko kolorea duten irudiekin, irudiko kolore jakin batean klik eginda aukeraketak egiteko aukera ematen baitu, eta aukeraketa hori gero klik egindako pixelen edo albokoen antzeko kolorea duten irudiko beste eremu batzuetara automatikoki zabaldu ahal izango da.

  • Kolorekako aukerateka  
Kolorekako aukeraketaren tresna aurreko atalean ikusitako aukeraketa lausoaren tresnaren oso antzekoa da. Kasu honetan, tresna honek aukeratutako eremuaren kolore berekoak diren irudiko beste eremu guztiak aukeratzen ditu, elkarren ondokoak izan ez arren.


Kolorekakoa

  • Aukeraketako guraizeak 

Aukeraketako guraizeen tresnari edo guraize adimentsuen tresnari esker zehaztapen handiko aukeraketak egin ditzakegu.


Aukeraketako guraizeak

Sakatzeko, aukeratu nahi dugun perimetroaren gainean klik egingo dugu. Klik bakoitzarekin puntu edo nodo bat gehituko dugu eta puntuak elkartzen joango dira, bata bestearen atzetik, trazadura bat osatuz. Hala, irudi baten ingurunea zehatz-mehatz aukeratu ahal izango dugu, pixkanaka aukerak sortzeko inguruneari dagozkion puntu egokiak aukeratuko baititugu.

Gainera, tresna hau adimentsua da, segmentu bakoitzaren forma (elkarren ondoko bi nodo lotzean sortzen den segmentua) automatikoki egokitzen baita irudiaren siluetara, bi punturen arteko lerro zuzena soilik egin ordez.

Eremua perimetratu ostean, aukeratutako eremuaren gainean klik eginda irudiko beste edozein zati aldatzeko beldurrik gabe manipulatu ahal izango dugu.

  • Aukeraketa askea 
Aukeraketa askea
     
Aukeraketa libreko tresna aurreko atalean ikusitako aukeraketa-guraizeen tresnak bezala funtzionatzen du. Kasu honetan alde bakarra da tresna ez dela adimentsua, hau da, ez ditu sortutako segmentuak irudiaren siluetara egokitzen. Kasu honetan segmentu poligonalak sortzen dira.


2. MUGITZEKO TRESNA

Aukera honi esker egindako aukeraketa bat lekuz alda dezakegu eremu jakin batera egokitzeko. Nola? Aukeratutako eremuaren gainean saguko ezkerreko botoiarekin klik eginda eta askatu gabe nahi dugun lekura arrastatuta, gure aukeraketa mugituko dugu.

Mugitzeko tresna

3. HANDITZEKO TRESNA

Handitzeko tresna edo lupari esker, irudiko eremu jakin batera gerturatu edo urrundu gaitezke. Neurri handiko irudi batekin lan egiteko, eta batez ere lan batzuk egitean zehaztasunez lan egiteko, aldatu nahi dugun eremu jakinera mugatzea da onena. Ikonoan klik egitean, kurtsoreak lupa-itxura hartuko du. Irudiaren gainean klik eginda, gerturatu egingo da, eta Kontrol + klik egitean, berriz, urrundu.
  
Handitzeko tresna

4. TESTU TRESNA

Irudiak grafikoki tratatzeaz gain, testua ere gehi dezakegu.
testu tresna
GIMPek testua gehitzeko euskarria biltzen du; horren bidez, testuaren tipografia, neurria, kolorea eta abar aukera dezakegu. Tresna hori aukeratu ostean, irudiaren gainean klik egitean leiho hau agertuko zaigu, eta bertan idatzi beharko dugu testua.
textu laukia

5. KOLOREA BILTZEKO TRESNA

Kolorea biltzeko tresna edo tanta-kontagailua tresna sinpleenetako bat da, baina aldi berean ezinbestekoenetakoa da. Horri esker, saguaren erakuslearen parean dagoen pixeleko kolorea har dezakegu. Hortik aurrera kolore hori erabiliko dugu pintatzeko. 

Colorea biltzeko tresna

6. MARRAZTEKO TRESNAK

GIMPek irudiaren gainean marrazteko aukera eskaintzen digu, mihise batean egingo bagenu bezala. Horretarako, hainbat pintzel eta marrazketako tresna ditugu. Tresna horiek guztiek oso antzeko aukerak dituzte. Trazaduraren opakotasuna eta pintzelak izango duen forma aukeratu ahal izango dugu (biribila, lineala edo formaduna).


  • Arkatza eta pintzela 
         Arkatza da kolorea beti bera den eremu handiak marrazteko dugun marrazketako tresna                        sinpleena. Pintzelak arkatzaren antzeko funtzionalitateak ditu. Trazaduran dago alde nagusia,              pintzelak ertz leunagoak eta lausoagoak egiten baititu. Arkatzarekin nahiz pintzelarekin                        opakotasuna egokitu dezakegu, modua aukeratu eta brotxen forma, baita presioaren                              sentsibilitatea ere, eta horren bidez zehaztuko dugu trazadura zer luzeratatik aurrera hasiko den            desagertzen, desagertzeko aukera markatuta. Koloreen ikonoaren gainean klik eginda kolorea              ere aukera dezakegu. 
ArkatzaPintzela

Pintzelak    Kolore taula


  • Ezabatzeko tresna 
          Ezabatzeko tresnak irudiko zatiak ezabatzen ditu. Tresna aukeratu eta ezabatu nahi dugun                   eremuaren gainean klik egin besterik ez dugu egin behar. Saguaren ezkerreko botoia sakatuta               mantenduta eta arrastatuta eremu zabalagoak ezabatuko ditugu. Gainera, tresna honetarako                 neurri eta forma ugari aukeratu ahal izango ditugu. 

Ezabatzeko tresna




No hay comentarios:

Publicar un comentario