Kaixo guztioi!!
Gaur irudiak editatzeko programa erraz bat dakar. Batez ere irakasleak erabiltzeko programa bat da, baina ikasleek ere ikas dezakete hau erabiltzen.
ZER DA GIMP?
Irudiak manipulatzeko eta ukitu fotografikoak egiteko Software Libreko aplikazioa da GIMP. Software Librearen komunitateari Adobe Photoshop, Paint Shop eta Corel PhotoPaint aplikazio komertzialen tresna alternatiboa emateko garatu zen. Site honetatik deskarga dezakezu gaztelaniazko aplikazioa: https://www.gimp.org.es. GIMPi esker irudiak manipula ditzakegu, ukituak egin eta geruzen bidez konbinazio interesgarriak sortu.
Gainera, GIMP hainbat hizkuntzatan eskura daiteke, besteak beste: Gaztelania, alemana, ingelesa, katalana, galegoa, euskara, frantsesa, italiera, errusiera, suediera, norvegiera, koreera, nederlandera eta beste hizkuntza gehigarri batzuk.
LEHEN URRATSAK
1. LAN INGURUNEA:
GIMP hastean, banaketa hau izango dugu. Lau eremu daude: Leiho nagusia (1), tresna-barra (2), egungo tresnaren aukera-barra (3) eta geruzen barra (4). Azken hori irudi digitalen tratamendua II ikastaroan azalduko da.
Leiho nagusiko fitxategia menutik (1), irudi berriak sortu, lehendik daudenak ireki eta gorde egin ditzakegu.
Tresna-barrak (2) lan-tresna ugari ditu: eremu bat zabaltzeko/urruntzeko, eremua aukeratzeko (laukizuzena, zirkulua...), irudiaren gainean pintatzeko (arkatza, pintzela, luma...), kolorea aukeratzeko, betetzeko tresna eta abar. Irudiak manipulatzeko beste tresna batzuk ere badaude.
2. IRUDIAK IREKI, ITXI ETA GORDE:
GIMPeko leiho nagusiko Fitxategia menutik, ireki aukeraren gainean klik eginda irudi berria ireki dezakegu gure PCn arakatuta. Tratatzen ari garen irudia itxi ere egin dezakegu itxi aukerari klik eginda.
Abrir: Irudiak ireki.
Guardar: proiektu gorde gero lanean jarraitzeko.
Exportar: irudiak gorde.
Cerrar: Irekita dugun irudia ixteko.
Irudia gordetzean, eremu hauek aukeratu beharko ditugu: Izena, kokalekua eta fitxategi mota (konprimitze beharraren arabera).
No hay comentarios:
Publicar un comentario