BLOG BATEAN SARTU DITZAKEZUN OSAGAIAK
- Idazten duzun post edo berri bakoitzean etiketak jarri. Sarreratxo bakoitzaren beheko partean dago lehiatilan idatzi behar dituzu hitzok koma batez bananduz.
- Zure blogaren sarrera guztiak pantaila bakar batean agertu daitezen.
- Lotura (link edo hiperlotura) interesgarrien zarrenda osatu (ebook, link interesgarri, olerki, bertso, musika).
- Copyscape erabili, zure bloga plagioaren kontra babesteko.
- Creative commons lizentzia erabili zure blogarako.
- Youtube (Euskaltube, Google video, Delealplay) erabili bideo bat zure blogan jartzeko. Horretarako bideoaren URL-a edo Embed kodeak zure sarreran itsatsi.
- Slideshare (Thumbstacks, AuthorStream, edo antzekoa) erabili sarean dagoen Power Point edo multimedia errazak zure blogean sartzeko.
- Goear (Poderato, Podomatic Juice, Castpod, Odeo, BooMP3, CastPodder edo Songbird) erabili zure blogean gaiarekin lotura duen elkarrizketa, kanta, olerki, bertso, ... jartzeko.
- Erabili Issuus (Scribd, Calameo, Myebook, Yudu, Spotbit, Mixbook, Docstoc, Doopaper edo antzekoak) argitalpen bat adierazteko.
- Harpidetu zaitez Embedr aplikazioan, zure gaiarekin lotura duten bideo zerrenda propioa osatzeko.
- Picasa-n (Facebook, Zooomr, Flickr-ean edo antzekoan) argazki biltegia osatu zure gaiarekin lotura duten argazkiekin, hau da, on-line edo share-on jarri argazki bilduma hori.
- Zabaldu sarrera bat zure izenean Delicious (Connotea, Diigo edo antzekoan) zerbitzuan zure laster-markak adierazteko.
- Kontagailua jarri.
- Erlojuren bat jarri. Edo data eta ordu adierazlea. Egutegi bat ere.
BLOGGER TUTORIALA
Jarraian Blogger aplikazioa erabiliz blog bat sortzeko tutoriala txertatuko dizuet,. Nire ustez, ondo ulertzen da eta espero dut zuetzat ere erraza izatea.