martes, 5 de enero de 2016

HURRENGORA ARTE!!

Gabonetan jada eta mundu berri honen amaiera heltzear....beraz, nola azaldu 4 hilabete honetan egindako ibilbidea? Hau azaltzeko letrak bakarrik erabili beharrean argazkiak ere partekatu dutut nire sentipenak, emozioak, beharrak eta abar zuei transmititzeko eta primeran uler dezazuen:

Irakasgai honekin lehengo kontaktua izan nuenean, hau da, lehengo egunetan oso aspertuta nengoen, baina galdera asko egiten nituen neure buruari: 

   

                                                                                     Zer dira IKT-ak? Zertarako erabiliko ditugu?


Egunak aurrera joan ahala, informazio asko jasotzen hasi ginen, nahiko arraroa zen dena guretzat, eta nahiko galduta sentitzen nintzen.Gainera, BLOG BAT ERAIKI BEHAR GENUEN!!
 

Hasieran ez zitzaidan asko gustatzen ez nekielako erabiltzen, baina aitortu behar dut uste baino errazagoa dela blog bat sortzea eta nohizbehinka gauzak partekatzera "engantxatzen" duela. Blog bat mantentzeak bere lana dauka: zer argitaratu? zer ez? hau baliagarria da? egunerokoa egin dut?... 






Gauzak aldatu ziren google sites-a eraiki behar genuela kontatu zigutenean. Ni oso pozik nenbilen blogarekin eta orain sitesa sortu beharra, zerotik hasi eta horrek dakarren guztia... Gutxienez lan hau taldean egitekoa zen. Egia esateko ez genekien ezta nola hasi ere, baina internetetik trasteatzen eta buru belarri lan eginez proiektua bideratzen lortu genuen. 

   

Azken finean, denon artean lan polita egin dugula uste dut eta irakasgai honetan gauza asko ikasi ditut, gehien bat programa berriak eta plataforma berriak ezagutu eta erabiltzen ikasi dut, hau da, irakasleak garenean oso erabilgarriak izango diren baliabideak eta irakasgai hau izan baino aurretik ez nuen imajinatu ere ez egiten hainbeste zeudenik eta hain lagungarriak zirenik. Beraz, esan dezaket oso pozik amaitu dudala irakasgai hau. 





Baina hau... bukatu egin da betirako? Ala gustura nagoenez, honekin jarraituko dut? Inork daki..

MUSU HANDI BAAAAAT !!!!