jueves, 29 de octubre de 2015

Hot Potatoes

Hezkuntzan eta IKT munduarekin erlazionaturik baditugu "Hot Potatoes" tresnak, gure ariketak sortu ahal izateko. Guztira bost aplikazio desberdin dira eta "suite" bat osatzen dute.

JQuiz: Erantzunak emateko ariketak.
JCloze: Hutsuneak betetzeko ariketak.
JCross: Gurutzegramak sortzekoa.
JMatch: Elementuak lotzeko edo ordenatzeko ariketak.
JMIx: Esaldi desordenatuak berregitekoa.


Aplikazio honen pantaila printzipala hurrengoa da: 


Portada

Egileak bai galderak bai ariketako aurkezpena aukeratzen ditu, bai eta erantzun zuzenak sartzen ere. Adibide bat ikus dezagun:

 Catamarán_htm


Nahiz eta ideia askorik ez izan oso erraz sortzen dira ekintzak tresna honen bidez. Erabiltzen hasteko, lehendabizi "Hot Potatoes" softwarea deskargatu behar dugu. 


viernes, 23 de octubre de 2015

Bideo bat You Tubetik sartzen

Hona hemen Youtubetik ateratako bideoa. Benetan oso interesgarria,  Haur Hezkuntzako IKTak azalduz. Espero dut zuen gustukoa izatea.




jueves, 22 de octubre de 2015

ONGI ETORRI!!

Kaixo guztioi!!! Blog honetan IKTk hezkuntzan izan behar duen garrantziaz mintzatuko dut. Horretarako, hainbat iruzkin argitaratuko ditut eta hainbat aukera proposatuko dizkizuet Interneteri ahalik eta etekin gehiena atera ahal izateko.Espero dut bertan argitaratuko ditudan gauzak baliagarriak izatea.

Zuek zer deritzozue? Garrantzitsuak dira gaur egun teknologiak? Eta hauek erabiltzeak nola lagun diezaguke hezkuntzan? Hurrengora arte!!