martes, 5 de enero de 2016

HURRENGORA ARTE!!

Gabonetan jada eta mundu berri honen amaiera heltzear....beraz, nola azaldu 4 hilabete honetan egindako ibilbidea? Hau azaltzeko letrak bakarrik erabili beharrean argazkiak ere partekatu dutut nire sentipenak, emozioak, beharrak eta abar zuei transmititzeko eta primeran uler dezazuen:

Irakasgai honekin lehengo kontaktua izan nuenean, hau da, lehengo egunetan oso aspertuta nengoen, baina galdera asko egiten nituen neure buruari: 

   

                                                                                     Zer dira IKT-ak? Zertarako erabiliko ditugu?


Egunak aurrera joan ahala, informazio asko jasotzen hasi ginen, nahiko arraroa zen dena guretzat, eta nahiko galduta sentitzen nintzen.Gainera, BLOG BAT ERAIKI BEHAR GENUEN!!
 

Hasieran ez zitzaidan asko gustatzen ez nekielako erabiltzen, baina aitortu behar dut uste baino errazagoa dela blog bat sortzea eta nohizbehinka gauzak partekatzera "engantxatzen" duela. Blog bat mantentzeak bere lana dauka: zer argitaratu? zer ez? hau baliagarria da? egunerokoa egin dut?... 






Gauzak aldatu ziren google sites-a eraiki behar genuela kontatu zigutenean. Ni oso pozik nenbilen blogarekin eta orain sitesa sortu beharra, zerotik hasi eta horrek dakarren guztia... Gutxienez lan hau taldean egitekoa zen. Egia esateko ez genekien ezta nola hasi ere, baina internetetik trasteatzen eta buru belarri lan eginez proiektua bideratzen lortu genuen. 

   

Azken finean, denon artean lan polita egin dugula uste dut eta irakasgai honetan gauza asko ikasi ditut, gehien bat programa berriak eta plataforma berriak ezagutu eta erabiltzen ikasi dut, hau da, irakasleak garenean oso erabilgarriak izango diren baliabideak eta irakasgai hau izan baino aurretik ez nuen imajinatu ere ez egiten hainbeste zeudenik eta hain lagungarriak zirenik. Beraz, esan dezaket oso pozik amaitu dudala irakasgai hau. 





Baina hau... bukatu egin da betirako? Ala gustura nagoenez, honekin jarraituko dut? Inork daki..

MUSU HANDI BAAAAAT !!!!













jueves, 17 de diciembre de 2015

Blog bat nola sortu (2)

BLOG BATEAN SARTU DITZAKEZUN OSAGAIAK

  • Idazten duzun post edo berri bakoitzean etiketak jarri. Sarreratxo bakoitzaren beheko partean dago lehiatilan idatzi behar dituzu hitzok koma batez bananduz. 
  • Zure blogaren sarrera guztiak pantaila bakar batean agertu daitezen.
  • Lotura (link edo hiperlotura) interesgarrien zarrenda osatu (ebook, link interesgarri, olerki, bertso, musika). 
  • Copyscape erabili, zure bloga plagioaren kontra babesteko. 
  • Creative commons lizentzia erabili zure blogarako. 
  • Youtube (Euskaltube, Google video, Delealplay) erabili bideo bat zure blogan jartzeko. Horretarako bideoaren URL-a edo Embed kodeak zure sarreran itsatsi. 
  • Slideshare (Thumbstacks, AuthorStream, edo antzekoa) erabili sarean dagoen Power Point edo multimedia errazak zure blogean sartzeko. 
  • Goear (Poderato, Podomatic Juice, Castpod, Odeo, BooMP3, CastPodder edo Songbird) erabili zure blogean gaiarekin lotura duen elkarrizketa, kanta, olerki, bertso, ... jartzeko. 
  • Erabili Issuus (Scribd, Calameo, Myebook, Yudu, Spotbit, Mixbook, Docstoc, Doopaper edo antzekoak) argitalpen bat adierazteko. 
  • Harpidetu zaitez Embedr aplikazioan, zure gaiarekin lotura duten bideo zerrenda propioa osatzeko. 
  • Picasa-n (Facebook, Zooomr, Flickr-ean edo antzekoan) argazki biltegia osatu zure gaiarekin lotura duten argazkiekin, hau da, on-line edo share-on jarri argazki bilduma hori. 
  • Zabaldu sarrera bat zure izenean Delicious (Connotea, Diigo edo antzekoan) zerbitzuan zure laster-markak adierazteko. 
  • Kontagailua jarri.
  • Erlojuren bat jarri. Edo data eta ordu adierazlea. Egutegi bat ere.

BLOGGER TUTORIALA

Jarraian Blogger aplikazioa erabiliz blog bat sortzeko tutoriala txertatuko dizuet,. Nire ustez, ondo ulertzen da eta espero dut zuetzat ere erraza izatea.





jueves, 10 de diciembre de 2015

Blog bat nola sortu (1)

Kaixo guztioi!!!!

Blog batean gaudenez, azalduko dizuet nola sortu bat. Hasieran ni ez nekien gauza handirik, baina denborarekin eta arakatzen blog hau aurrera eramatea lortu dudala uste dut.

Hasteko, ZER DA BLOG BAT?

Blog bat, baliabide ezberdinak erabiltzeko aukera ematen duen gune bat da. Egile bakoitzak aukera du anotazioak idatziz zen beste baliabideren bitartez modu kronologiko batean bere lanketan publikatzeko.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Baina gure kasuan bezala, egile asko dituzten blogak ere izaten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia, bideoak, jokoak,…

Blog bat edukitzea dohakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi.




BLOG BATEN EZAUGARRIAK

Blog baten ezaugarri nagusienak:
  • Libreak dira: Blogeran nahi dena argitara daiteke.
  • Kronologikoak dira: Gaur idatzi dudana atzo idatzi nuenaren aurretik azalduko da.
  • Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
  • Kategorizatuak daude: Publikatzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daitezke, horrela musika, kultura, edo teknologiari buruzko sarrerak organizatzeko aukera izaten da, eta era honetan irakurketa errezten zaio irakurleari.